Manhattan Boulevard

Año 1990

Loturak

  • Disko hau ez dago eskuragarri web orrian.

Abestiak

  • MANHATTAN - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Oinpean lurrik ez-ta nolatan
    Etxeak hainbeste luzatzeko lanak...?
    Zerutik gertu nahiak, Manhattan
    Ttikiagotzen ez al gaitu ba danak...?

    Kalea dut bizirik
    Hemen goitik begira
    Ta zerura ezinik
    Segira, jakin nik

    Baldin zerurik inon badago
    zeure kaletan duzu Manhattan lerden.
    Eta inpernurik ere beherago
    Zeugan ez bada zeinek asmatu zer den...?

    Berrogeitabigarren
    Kalean eguzkia
    Deus ez indartu arren, guztia
    Suarren...!

    Neon argiek, porno-ta-koka
    Gaua hartu dute
    Lizunaren ateak joka
    plazer- bertute.

  • HAMAR URTE - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Hamar urte dira
    naizela ari
    Kitarra eskuan
    kantu kantari.
    Urko, Errobi eta Akelarre
    Ez gara ibili hasarre
    Dantza, kantu eta irribarre.

    Hara orain hemen
    gu, talde berri
    Rock and rolla joaz
    herririk herri

    Kanta ugari dut egina
    Amodio poz eta mina
    Rock and rolla beti, jakina!

    Zeren rock and rolla
    Utziko ez guk inola

  • ESTHER - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Zu, labe su
    Ni begi-nini
    Niregan zaduzkat
    Zu, pindar bizi.

    Zu, labe su
    Ni, begi-nini
    Ez bada zuretzat
    Ez dut nahi bizi

    Zu garraren istillu
    Ni egi-gezur
    Zu zorion ispillu
    Ni mami -hezur

    Esther, mami- hezurron bero
    Esther, nere begion argi
    Esther, maite zaitut....
    Esther, zure begira ero
    Esther, zure argitan ordi
    Esther, maite zaitut nik zuri

  • HIGHWAY - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Bizi nahia
    Da bidaia...
    Gurpil biak
    jira eta bira
    Marrak autsiz,
    Denak utziz,
    Haizearen
    lagun naiz, begira
    Harlemdik Bronx zurira
    Motoan dena highway haundi da

    Ni nabilen
    Bi gurpilen
    Gain honek zer ote du hain ero
    Ehun hesian
    Ihesian
    Jartzen bait nau
    hartzen dudanero.
    Bronx zuri, Harlem beltza,
    Haizeak dena elkar dabiltza

    Motoan korrika
    Highway eta karrika
    Nire bidean begiok irrika
    Trafic lights biziak
    Berdez dauzkat guziak
    Nire bidean haizezko zuziak

    Naizenaren
    Haizearen
    otsik bada hor zure herritik
    Let's go maite
    Igo zaite
    Eta hel zaidazu bi besoz gerritik
    Harlemdik Bronx zurira
    Motoan dena highway haundi da.

  • NUNDIK NORA - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Hire beharra sentitzen diñat sarri
    Drogarik gogorrena haizelakoan
    Ametsak hanka egin zidan
    Hi gabe geratu naun
    Zer egingo diñat orain
    Non hago non maitia

    Eta etzekiñat nundik nora nabilen
    Eta etzakiñat nundik nora nabilen
    Agurra eman hidanan eta harrez gero akabo ni

    Hi gabe ezin diñat nik aurrera segi
    Hire premiyan natxion ez haut ikusten
    Ametsak hanka egin zidan

    Hi gabe geratu naun
    Zer egingo-iñat orain...?
    Non hago, non! Maitia...?

  • OI PIANO - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Haizearen lekuko
    Dudan panorama
    Olatutan datorkit
    Noiz irri noiz drama
    Salaren erdiraino
    Arintzeko zama
    Oi piano zein sorgin
    Ezkutuk narama
    Zugana bihotzeko
    Oihartzunen ama
    Beti nire esperuan
    Lotan zauden dama?

    Eskuetara zauzkat
    Beltz zuritan lerden
    Begira al zaude maite
    Nire baitan zer den?
    Fereka ari natzaizu
    Amodioz zeren
    Mintzo gozo bai duzu
    Nirekin bederen
    Badakizu nigarra
    Bihurtzen hasperen
    Sua txinparta eta
    Nekea atseden

  • ROCK LELO - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Zaharrek bizitza labur dela diote,
    eguna a tope luza desagun beraz
    Galtza naiz gona pitxi edo bibote
    Rock and roll-aren gozadaren minberaz

    Rock lelo lan bere geroaren geroa
    Rock lelo olan jiu japi rock and roll
    Rock lelo lan bere eroaren beroa
    Rock lelo olan jiu japi rock and roll

    Momentu hauxe ez da sortuko berriz
    Rock and roll-akin denok gabiltz berorik
    Pasa dezagun dantzan-kantuan irriz
    Gaztearentzat ez dago-ta gerorik.

    Ardi galdua inoiz bildu liteke
    Aldi galdua ezin sekula santan
    Zertako dugu hainbat lan eta neke?
    Rock and roll-ari ekin eroen plantan

Musikariak

Bateria eta Perkusioa
- FERNANDO IRAZOKI
Behe Kitarra eta Programazioa
- MIKEL ARTIEDA / MIKEL IRAZOKI
Teklatuak eta Ahotsa
- JUANMA LABANDIBAR
Pianoa
- JOSETXO FDEZ de ORTEGA
Kitarra
- JOSEAN GOMEZ
Kitarra
- ALBERTO BATIZ
Kitarrak, Mandoliña, Banjoa eta Ahotsak
- JON ANDER LARRAÑAGA
Saxofoia
- ELIZABETE ELIZALDE
Perkusioa eta ahotsak
- PAKO FLORES
Txalaparta
- MARTIN ARANGUREN "TXILIKU"
Txalaparta
- AITOR AIZPURUA "BELTZA"
Ahotsa
- MIKEL GARIKOITZ

Produkzioa

Grabaketa estudioa
- EUSKADIN GRABATUA. APIRILA-UZTAILA 1991. ENTREVIAS STUDIO / AMADEUS STUDIOA
Soiñu teknikariak eta Produktore musikala
- PAKO FLORES
Produkzioa eta moldaketak
- MIKEL GARIKOITZ
Diseiñu Grafikoa
- MIREIO PIKABEA