2ziri-k

Año 1996

Loturak

  • 10 €

Abestiak

  • MAITE EDERRA - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Maite bat badut bihotzian
    Gorri berde eta urdina;
    Ikusten dutenen ustean
    Urre-jantzizko sorgina.

    Ez du parerik ederrean
    Ene maiteño politak;
    Ni asteroko hondarrean
    Joaten natzaio bisitan

    Maite zaitut maite zoratzeraino
    Ederragorik ez da zu baino!
    Zeurea dut nik begian argia
    Zurekin, berriz penak zer dia?!

    Amesten zaitut, amesten
    Ederretan ederrena,
    Baina ez bazaitut ikusten
    Ez zait azetzen barrena.

    Eta ikusten zaitudanero
    Maitez hartzen zaitut laster;
    Laztan eta fereka gero
    Joan ohi naiz bazterrik bazter.

    Bere koloreak ez dira
    Beste inorenak bezala
    Urdina du begi dizdira
    Gorri-berdea azala.

    Gauak kolorea jatean
    Oheratzen naiz bakarrik
    Ez dago zeruko atean
    Nire ainako izarrik.

  • SORGINAK - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Egon nauzu sarri askotan
    Lau sorginon istorioa
    Euskaldunen usadioa
    Lau hitzetan kontatzekotan

    Larun edo Aiako Harri,
    Txindokitik Anbotoraino,
    ez dut hegan gaur arteraino
    Sorginik bat ere igarri.

    Maite dituzte erromeriak
    Eta ibili dabiltz dantzetan,
    Begizko baten esperantzetan
    Ai ene ze komeriak!

    Hitzik ez zait atera ahotik
    Ikusiak hartaratuta:
    Sorgin denak motoa hartuta
    Plazara dira kobazulotik.

    Tximak gorri, bakero-galtzak,
    Ur bat beltza beren edabe,
    Bat ere ez da lotsak herabe:
    Hankak harin rockaren baltsak!

  • LEA - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Lea,
    Argiak joan dira
    Zeru gaineko ilargian,
    Zure aurpegira, Lea

    Begitartea bakean duzu
    Ilargiari emanez musu:
    Bien tartean nago ni,
    Ia ero neroni.

    Zaude zu lotan ene laztana,
    Ilun baitago ametsa ez dana
    Maitez begira naukazu
    Zaude lotan, lotan zu.

    Bakarrik ilunpetan
    Ezin naiz balia;
    Ilargia zu zaitut benetan Lea

  • OIASO - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Ur gezak eta gaziak
    Muga duten honetan
    Kantari daukazu aita
    Zure itxaropenetan

    Bidean zaitut baina
    Noiz maiteko gaur aina?
    Zatoz, zatoz Oiaso
    Poza aitak ezin gorago jaso.

    Auza mendian Elorta
    Isataus eta Ubedo
    Urak gezak jaio eta
    Gaziak dira gero.

    Ur gozo Bidasoak
    Gazia itsasoak
    Zatoz, zatoz Oiaso
    Alaba beti zaitut akaso.

    Jaio gabe zauden arren
    Jarri dizut izena;
    Jakinzazu nor zarela,
    Aitatxo ni naizena

    Gezak eta gaziak
    Zuk dakartzazu guziak
    Zatoz, zatoz Oiaso
    Mendi, sakan, zelai eta baso.

  • GEZURRETAN - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Entzun zazue denok orain
    Kontatzeko nik dudana
    Istorio eder-galantak
    Benetan zoragarriak.

    Ameriketako herri baten
    Behin kantari nengoela,
    Zezen exeri bat zegoen
    Nire ondoan bertso-dantzan.

    Kantatzen hasia naiz eta
    Zer eginik ez dudala
    Amets egin nahian eta
    Berriro gezurretan.

    Nire lagun Cubano batek
    Deitu zion Fideleri
    Jakiteko nola demontre
    Ezkondu zen " La Lady Di "

    Madrideko itsas-ertzean
    Jirafak doaz igeri
    Maria Cristina teilapean
    Ezkondu ziran katu bi.

    Arrantzale bat ikusi dut
    Anbotoko zelaietan
    Eskopeta eskutan duela
    Baleak hartu nahiean

    Afari eder bat egin dut
    Amerikar batzuekin,
    Streisand, Jackson eta Sinatra
    Aspaldiko lagunekin.

  • MUSIKARION ABENTURAK - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Notaz beterik gure partiturak
    Hara musikarion ohiturak
    Fama on duen arren abenturak,
    Ez dira asko jakiten kalenturak.

    Sarri eginez gero lo gutxitxo
    Biharamuna ezin ikusi, txo!
    Goizero furgonetan zein umilik
    Goazen bidez bide erdi hilik.

    Jainkoak ezin al du konprenitu
    Nola garen plazara errenditu...?
    Inoiz ekaitzak dantzan jartzen ditu
    Eta guri saioa suspenditu.

    Gure etxe bihurtzen da hotel,
    Itxuraz ederra bezain motela
    Dotore eginagatik jan eta lo
    Tripa barrenak zenbat eskandalo!

    Janak zapore falta jatetxetan
    Beti familiaren ametsetan
    Maite kuttun berriei ezetzetan
    Gehienean gabiltza gu letxetan

  • BAINA BAINA - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Hutsa dela, harro eta aldartetsu,
    Esateak ez du bat'e balio.
    Bihotza du sentimentuz hain antzu!
    Harri bati urak leheno dario

    Horren bihotz horretan
    Amodio fitsik ez da,
    Karinozko hitzik ez da
    Anima hotz horretan.

    Hala ere, baina baina...
    Hori dena dakit, baina...
    Hain da polit-ederra alajaina,
    Hain da xarmangarria eta apaina

  • BERROSKOBERRO - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Berroskoberro zelaian
    Sorginak dantza alaian,
    Akerrak adarrak okerrak eta
    Atsegin-larre egin nahian

    Ortzean zuri ilargi
    Lurrean gaua oskarbi,
    Apoen saltsak irakiten eta
    Haurren ezurrek ehun argi.

    Jainkomhaundien aldeko,
    Deabruak debaldeko.
    Zergaitik haizen taldeko
    Bihar dinate galdeko.

    Orai tupulu-tupu
    Jende berria dugu
    Zukua, larrua. Kojuru.
    Latakan da tirakan
    Jainkoa da atakan
    Maria Peruxa zer dakan?

    Ilargi gaua emea
    Maria Peruxa enea
    Neuretzat zitzi gordinena eta
    Tori hiretzat errea

    Akerra eske daukan hik
    Ikusten diot buztanik,
    Niretzat libre izanen ote haiz
    Atzean muxu emanik.

  • ZURE BILA - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Haizearen kontra
    Hegalez indarka
    Txoria nola
    Babes bila doan
    Erdietsi nahian
    Bere arbola...?

    Arraiak errekan
    Nola alde bietan
    Dauzkan bi hesi
    Eta irrika biziz
    Harrien azpira
    Doan ihesi...?

    Halako arduraz
    Desiratzen zaitut
    Maite laztan nik.
    Arrain eta txori
    Ez dizut esandu
    Egia eztanik

    Adarraren puntan
    Txoria airoso
    ohi den bezala
    Sentiti ohi naiz ni
    Ukitu orduko
    Zure azala.

    Zure besoetan
    Zorion beteko
    Ni naizen aina
    Ezingo da izan
    Harrien azpitan
    Amuarraina

    Eta igande arratsaldez
    Joango naiz zuri galdez
    Nik aina
    Maite nauzun ala ez.

  • NONDIK NORA - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Hire beharra sentitzen dinat sarri
    Drogarik gogorrena haizelakoan.
    Ametsak hanka-egin zidan.
    Hi gabe geratu naun,
    Zer egingo dinat orain?
    Non hago, non maitia?

    Eta etzekinat nondik nora nabilen!
    Agurra eman hidanan
    Eta harrezkero akabo ni.

    Hi gabe ezin dinat nik aurrera segi,
    Hire premian natxion, ez haut ikusten.
    Ametsak hanka egin zidan
    Hi gabe geratu naun
    Zer egingo dinat orain?
    Non hago, non maitia?

  • MAITEAREN GALDEZ - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Urretan piztu ohi da mendian goizalba
    Txingarretan berotuz zure kafe-salda.
    Bizkarrera ezarri zaldiari txalma
    Eta lauoinka zoaz ibar eta malda.

    Asko mintzatu dira zure mendebaldez
    Pistolero gaizto ta bide-lapur taldez
    Bakarti zara baina, moldez edo aldez,
    Beti ere bidean maitearen galdez.

    Zuria sonbreroa
    Katea gorria,
    Zu zaitut larrosaren
    atzeneko orria.

    Soinean hautsa eta kopeta izerdi
    Saloiaren sarreran bi ate alderdi.
    Ke arteko jokoan dozena bat ordi
    Pianoan dama bat, zuretzat gaitzerdi!

    Mutil galanta zara kapelu eta guzti;
    Lehendabizi zintzurra wiskiz ondo busti,
    Damari gustoz entzun zazpi bat abesti
    Eta kapelu gabe joan zara ezti

    Sonbrero azpikoa jiratu denean
    Mundua isildu da zure aldamenean,
    Berriz ekin diozu modu zuzenean
    Barrenak emandako hitzik onenean.

Musikariak

Bateria eta perkusioa
- HAITZ OSTOLAZA
Baxua
- LAURENT FERIOL
Teklatuak, akordeoia eta ahotsak
- XABIER ZUBELDIA
Kitarrak
- JOSEAN GOMEZ
kitarrak, mandoliña, banjoa eta ahotsak
- JON ANDER LARRAÑAGA
Ahotsa eta kitarra
- MIKEL GARIKOITZ

Produkzioa

Grabaketa estudioa
- EUSKADIN, URRUÑAKO KORALYS ESTUDIOAN 1996KO APIRIL-UZTAILEAN
Soinu-teknikaria
- LAURENT FERIOL
Moldaketak
- DENALI
Argazkiak
- LAMIA / LANDER GARRO
Fotomekanika
- ONDARRIBI INPRIMATEGIA
Diseinua
- MIKEL GARIKOITZ / IÑAKI MORTE
Produkzioa
- MIKEL GARIKOITZ / DENALI / KORALYS