Counthree

Año 2001

Loturak

  • 10 €

Abestiak

  • AI XARDANGO - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Eguzkiya goizero
    Iparaize, haizego....
    Larun mendian goitti
    agertzen zaigu beti
    gure ederren bezero.

    Gure ederren bezero
    eguzkiyak goizero
    payakua jo-ta-ken
    egiten digu kapen
    itsasua baltsero.

    Bottiaken uera
    kantale-kantalian
    krik egiña faki da
    ioi-ioie iñalian

    Eta pla-pla egiña
    argien erregiña
    arratsian da galtzen;
    ya txol flakiyak jua
    billaba-aparejua
    Jaizkibelen itzaltzen.

    Eguzkiyak faltsiki
    illargiyak kiriki...
    Gauaren girixian,
    ederren kutixian
    zillar-begiya iriki

    Illargi muxu-xuri
    negarrik ez ixuri
    Zer jartu zara goian
    xaguxarren aroian
    zerutikan itzuri?

    Itzuri zerutikan
    honara naiz helduki
    talaia hoberikan
    han ez baitut eduki

    Eguzkiya denian
    urriya aldamenian
    lemixiko tenore...
    zillarretan gu biyok
    ezin emaki diyot
    ederrari amore.

  • NASHVILLE HIRIKO - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Nashville hiriko arratsaldetan
    eguzkiaren azken printzetan,
    amesten zaitut kale ertzeko,
    kantoi ilunak zuk edertzeko

    Malkoz bustirik begia
    damua ezin dut jasan
    zergatik ez nizun esan egia?

    Itzalak luze daude etzanak
    neoi-argiak daramatzanak...
    Illargiaren eriak jota,
    pena ezin dut barrendik bota

    Bihur bedi den-dena gau,
    zugan urtzeko pana hau.
    Aurki nigana zatozenean,
    esango dizut hots ozenean,
    begi nirea zugan dudala
    asko maite, maitte zaitudala!

  • IHINTZA - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Ene, zu zaitut maiteago
    iluntzetik argitzeraino,
    loreak udan ihintza baino
    ene, zu zaitut beharrago...
    Beti zure egarriak nago.

    Nik zu zaitut gaueko ihintza
    zurekin ase ahal banintza

    Haizeak eta hontzak lehiotan
    hasten direnean uluka,
    egiarik ezin dizut uka
    jartzen naizenero lotan
    ametsa dut zure besotan.

    Alba denean gauaren gain,
    mila hots dira jaikitzen
    auzoek begiak irekitzen.
    nik, baina, legorrak bi ezpain,
    gaua berriz noiz helduko zain.

  • AGUR ETA ADIO - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Hausten ditu lotsak
    pianoaren hotsak
    jarrai ezazu dantzan zuk eta
    hitz egingo dizu nire bihotzak.

    Argia mehe dago
    barrena nik meheago.
    Gisellen pare nabilen arren,
    begi bietatik negarrez nago.

    Hau da hau adurra,
    baneukan nik beldurra.
    Eguna itzal bihurtu ohi da
    elkarri eman behar guk agurra

    Piano doinutan
    zeinen maite zaitutan!
    Gaur artekoa aldi joana,
    gaurgero soilik zauzkaket gomutan.

    Agur eta adio
    badizut amodio
    Soinu ta dantza, astirik bada
    argiak itzal daitezen artio.

  • BEGITXO BELTXARAN - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Maite ninduzun beo lehenago
    Eguzki haren premian nago,
    Egun bakoitzak
    Dakarzkidan laiotzak
    Jartzen bainaute itzalago

    Zer du balio gehiago, baina,
    Zure edertasun horretxek baino?
    Besteak beste
    Balio du, hainbeste
    Maitasun merezitzeraino.

    Zergatik zu, begitxo beltxaran,
    Ukatzen nauzu begiradan...?
    Neuk gehiago sufri dezadan;
    Ez gutxago estima zaitzadan.

    Hemen naukazu lehen nintzana
    Begi horiek itzul nigana
    Egon nadian
    Zure eguzki-begian
    Ene begitxo beltxarana.

  • MELANI - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Eskolan goiztar-jolas jokoan
    Elkarren lagun ginenean,
    Ez nizun utzi paperik zure
    Karpeta more gizenean.

    Kurtso egunak aurrera eta
    Ondoan jartzen nintzenean,
    Nire lotsaren gorriak traba
    Ohi zuen zure izenean

    Ene Melani aspaldikoa
    Luzaz nagoke konta lotsez
    Ene Melani betirakoa,
    Kontatzen dizut kantu hotsez

    Uda beroan mendi-basora
    Nahi izan nuen erretira
    Handik gutunez erasotzeko
    Zu zeudeneko urrutira

    Luma hartu arren, bsrrengo hitzik
    Es nezakeen arrunt tira;
    Hainbesteraino zureganako
    Lotsaren zamak zurrun dira

    Udazken gorri epel honetan
    Zuhaitzak ene larrubizi.
    Ezin naiteke luzaroago
    Ez esanaren erruz bizi.

    Nire isilak zorigaiztoan
    Hala bagaitu gu bereizi,
    Lotsa gordeen libertateak
    Ez ote zuen ba merezi

  • ZU ZAREN - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Zu zaren
    Berdina
    Nuke nik egingo
    Jainkoak
    Adina
    Ai,banu jakingo

    Laztana zu zaren bezala
    Mamia ta azala
    Mamia
    Azala
    Zeu zaren bezala

    Zu zaren
    Horixe
    Dot probatu gure
    Okiñak
    Ogixe
    Ei daben modure

    Laztana zu zaren bezala
    Mamia ta azala
    Ahoan
    Ogixe
    Zeu zaren horixe.

    Zu zaren
    Gozoa
    Jaten dut usutan
    Minikan
    Batere
    Gabeko musutan

    Laztana, zu zaren bezala
    Mamia ta azala
    Musutan
    Gozoa
    Zeu zaren osoa.

  • OI PIANO - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Haizearen lekuko
    Dudan panorama
    Olatutan datorkit
    Noiz irri noiz drama.
    Salaren erdiraino,
    Arintzeko zama,
    Oi piano zein sorgin
    Eskutuk narama
    Zugana bihotzeko
    Oihartzunen ama
    Beti nire esperoan
    Lotan zauden dama

    Eskuetara zauzkat
    Hortz zuritan lerden.
    Begira al zaude, maite
    Nire baitan zer den?
    Fereka ari natzaizu
    Amodioz, zeren
    Mintzo gozo baituzu
    Nirekin bederen;
    Badakizu nigarra
    Bihurtzen hasperen,
    Sua txinparta eta
    Nekea atseden

  • ZURE ITURRIA - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Urak, geldi denean,
    Ez du ezeren hotsik...
    Nire aldamenean
    Zuk ez dakartzu hitzik

    Non dira garai bateko
    Berbaro luzeak
    Musika hezeak?
    Non dira garai bateko
    Maitasun klaseak...?
    Ahaztuxeak

    Iturriko urak hoska
    Nahi ditut berriz

    Iturriak beti badu kantua...
    Komeriak: kitto zure kontua!

    Ura geldi denean,
    Hasi ohi da usteltzen...
    Hain mutu zaudenean,
    Usain txarra zait heltzen

    Zergaitik ikusten zaitut
    Zugana agurtu ta
    Beti aspertuta?
    Zergatik ikusten zaitut
    Mutur okertuta, mukertuta?!

  • DERITZOZUNEAN - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Herenegungo hura ahaztu zait
    Ostiraletan zu logale.
    Alfer-alferrik ibili nintzen
    Fuego eta dale.

    Nire esperantza dotore jantzi
    Eta heldu zen larunbata...
    Alfer-alferrik egun horixe
    Jai bezperan data

    Zeuk diozunean
    Nahi nauzunean
    Datoz maitasun hitzak eta
    Deritzozunean
    Gabiltz osasunean

    Atseginaren egun handia
    Gaur-gaur ote, nengoen ni ai!
    Alfer-alferrik, jakina baita:
    Igande beti jai.

  • HIGHWAY - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Bizi nahia
    Da bidaia
    Gurpil biak
    Jira eta bira
    Marrak hautsiz,
    Denak utziz,
    Haizearen
    Lagun naiz begira...

    Harlem-dik Bronx zurira
    Motoan dena highway
    Haundi da
    Ni nabilen
    Bi gurpilen
    Gainak badu
    Exer-honik gero
    Ehun hesiren
    Ihesian
    Jartzen bainau
    Hartzen dudanero.

    Bronx zuri, Harlem beltza,
    Haizeak denak aske dabiltza.
    Motoan korrika
    Highway eta karrika
    Nire bidean
    Begien irrika
    Trafic lights biziak
    Berdez dauzkat guziak
    Nire bidean
    Haizezko zuziak

    Naizenaren
    Haizearen
    Hotsik bada
    Hor zure herritik,
    Let's go maite
    Igo zaite,
    Hel nazazu bi besoz gerritik

  • GUTUN BAT - Jesus Mari Mendizabal
    Mikel Garikoitz

    Lagun zinen hori aspaldian nahi nizun idatzi
    Balorerikan ez nuen eta orain ari naiz zu ahantziz
    Denbora askoan zor nizuna paperean jardun naiz itsatsiz
    Barkamenikan ez dut espero naiz eta zuri erruki

    Ekaitz guztiak agertu ziren, gure maitasun erdian
    Lo goxo haiek, amets politak eta bion bakardadea
    Apurtu zituen goiz zabal batek, artean ipini zenean
    Maitasunaren izenean, haize arrotzak bahitu ninduenean.

    Negar malkoak irtetzen zaizkit zutaz gogoratzerakoan,
    Amodioari uko egitea ez da lege kontrakoa
    Hori izan zen gure usaina hori gure gorrotoa
    Izar guztiak begira daude ezin siniztuz gertatutakoa.

    Nork egin zigun hainbeste kalte, zeinek bsimendu zuren hura?
    Bion artean zegoen dena, orain hutsa geratu da
    Nork esan zion maitasunari, lekurik ez zuela orduan
    Orain berandu irudi duena, lehen ez zuen ardura.

    Zure bila pasatu ditut, egunak eta arratsak
    Iluntasunak gordetzen ditu, garai gazi garratzak
    Bakardadeak lagunak ditu, pattar ta ardo beltz minkatzak
    Nire sufrimentu guztiak, gutun honetan datza.

Musikariak

Bateria eta Perkusioa
- HAITZ OSTOLAZA
Behe Kitarra eta Programazioa
- LAURENT FERIOL
Teklatuak, Akordeoia eta Ahotsa
- XABIER ZUBELDIA
Kitarrak
- JOXEAN GOMEZ
Kitarrak, Mandoliña, Banjoa eta Ahotsak
- JON ANDER LARRAÑAGA
Ahotsa, Ahoko Soiñua eta Kitarrak
- MIKEL GARIKOITZ
Biboliña
- IÑIGO SALABERRIA
Pianoa
- AITOR AMEZAGA
Ahotsak
- JAMA LARREBURU, JEXUSMAI LOPETEGI, GORKA SARRIEGI, AITOR FURUNDARENA

Produkzioa

Grabaketa estudioa
- FRANTZIAN GRABATUA. HINX ( St. Martin de Hinx ). 2001eko urriaren 22tik azaroaren 11ra
Soiñu teknikariak
- LAURENT FERIOL
Kitarren Soiñua
- FERNANDO IRAZOKI
Moldaketak
- MIKEL GARIKOITZ / DENALI
Diseiñu Grafikoa
- ANtzA inprimategia
Produkzioa
- MIKEL GARIKOITZ / DENALI / TIRIKITRAUKI / ANTZA S.A.L