Zuen zorionak pozten nau
ni ez naiz gizon bekaiztia...
Bakarrak diren , musika notak
Jolasten doaz aidean.
Erraietatik askatzen doaz
Erditze une berean.
Maitasunaren altzo goxotik
Irteten da zuzenean.
Ilusioa irrist badator
Xuxurla baten antzean.
Nire zati den arima gisa
Daramat oroimenean.
Ukitu notak, dastatu hitzak
Orraztu zazu azala.
Haizea dantzan jarri dezagun
Eta eraman gaitzala.
Pertsona oro berdintzen duen
Hizkuntz forma naturala.
Igorle naizen, aldetik zuri
Nere lehen diosala.
Senti zaitea eroso baino
Zure etxean bezala.
1990.-
MANHATTAN BOULEVARD bere lehen diskoa argitaratu zuen, Errenteriako Entrevias estudioan grabatua, Paco Flores-en musika produkzioarekin.
1993.-
MINXORIAK. taldearen agurreko kontzertuan parte hartu zuen.
1996.-
Euskadi Gaztea katean Garikoitz Udabek zuzentzen zuen "Goiz da Gazte" programaren sintonia konposatu zuen.
Maixa eta Ixiar taldearen (Uhinez uhin) diskoko "Sorgiñak" abestia konposatu zuen.
Bere bigarren diskoa, 2 ZIRI-K, grabatu zuen Denali taldearekin Urruñako Kirios estudioan modu akustikoan.
Maltzeta Neyms taldearen diskoa (Maltzeta Neyms) produzitu zuen. Txingudi telebistako KALE KANTOIAN programa produzitu zuen.
1998.-
Tolosako Kilometroak jaiaren diskoan parte hartu zuen.
ETB telebistako ETB IZAR BILA musika programan epaile lanetan aritu zen.
2001.-
COUNTHREE bere hirugarren diskoa grabatu zuen, oraingoan ere Denali taldeak lagunduta, Henx estudioetan, Saint Marten de Henx (Frantzia).
2013.-
Irungo Txingudi ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko abestia konposatu zuen Jesus Mari Mendizabalekin batera.
2015.-
LAUVE bere laugarren diskoa grabatu du, oraingoan bakarrik eta estudioko musikariekin, Tolosako Molatu estudioan.
"Maite ederra" lana hautatu dute UNESCOren gastronomia sortzaileen hirien sarean sartzeko hautagaitzarako bideo ofizialaren soinu bandarako.
Era berean, euskal ondare gastronomikoa hedatzeko MasterKlink proiektuan parte hartzen du eta aurkezpen bideoaren soinu bandarako "Oiaso" lanaren ekarpena egin du.