Pribatutasun politika

ERABILTZAILEAK emandako datu pertsonalak isilpekoak dira, eta babestuta daude Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren, datu pertsonalak dauzkaten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuaren eta indarrean dauden gainerako xedapenen arabera. Mikel Garikoitz datu Pertsonalak Babesteko duen Politikari buruz informatzen die ERABILTZAILEEI, aske eta beren borondatez ERABILTZAILEEK erabaki dezaten beren datu pertsonalak eman nahi dituzten web gunean dauden formulario elektronikoen bidez. Mikel Garikoitz, datuak babesteko indarrean dagoen araudia betetzen du, eta bereziki, datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege organikoa eta hura garatzeko gainerako araudia.
Webean bildutako datu pertsonalak tratamendu informatizatua izango dute, eta helburuak izango dira banatzaile berrien eta gure sozietateetako enplegatu berrien kontratazioa kudeatzea, erabiltzaileekiko harremana mantentzea eta kudeatzea eta konpainiaren produktuak merkaturatzea eta haiei buruz informazioa ematea.br/>
Erabiltzaileek aitortuta dauzkate, eta gauzatu ahal izango dituzte gainera, datuak eskuratzeko, ezabatzeko, zuzentzeko eta haien tratamenduaren, erabileraren eta uztearen aurka egiteko eskubideak, komunikazioa hona bidaliz: Mikel Garikoitz Errezola Ugarte
Posta kodea 262
20280 Hondarribia
Gipuzkoa edo posta elektroniko honetara: mikelgarikoitz@mikelgarikoitz.com edozein kasutan NAN agiriaren kopia aurkeztuz. Mikel Garikoitz, ez die emango hirugarrenei website bidez jasotzen diren erabiltzaileen datu pertsonalak, ERABILTZAILEAK berariaz baimendu gabe. Salbuespena bere banaketa-sare komertziala izango da, eta horri ematen dizkionean, web guneko dagozkion formularioak babesteko legezko klausuletan berariaz adierazten diren helburuak lortzeko egingo du, eta kasu guztietan, erabiltzaileen datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatuko du tratamendu automatizatua egiten denean. Mikel Garikoitz, eskubidea dauka pribatutasun BALDINTZA hauek aldatzeko, jurisprudentziaren eta legearen exijentzia berrietara eta industriako praktiketara egokitzeko, beti ere kontsumitzailearen edo erabiltzailearen interes legitimoak uneoro kontuan hartuta.